Hau izan da gure diziplinarteko lana jorratzeko aukeratu dugun gaia. Komunikazio ona izatea hezkuntzarako ezinbesteko herraminta ikusten dugunez, gai honetan sakontzea oso garrantzitsua ikusi dugu, eta horregatik aukeratutako gaia hauxe izan da. Inkomunikazioari buruz jakitea ere garrantzia eman diogu, horrela egoera hau saiesteko baliabide gehiago izateko.
Gure ustez dekalogoan genituen ideiak islatzeko modu efektiboena bideo bat egitea zen, eta zera egin dugu. Bideoa bi zatitan banatu dugu.
Lehenengo zatian komunikazioarekin zerikusia duten egoerak islatu nahi izan ditugu: lagunarteko hizketaldiak, musika, yoga, dantza, ahozko komunikazioa, idatzizkoa...
Bigarren zatian inkomunikazioarekin zerikusia dutenak, hauetako batzuk lehenengo zatiarekin "kontra" egiten dutenak.
Erdialdean trantsizio moduko bat saiatu gara egiten hedabideak adieraziz, hauek komunikabide oso ona direlako, baina askotan informazioa eraldatzen dutelako haien ustetan.
Azkenik, bukaeran irudien bonbardaketa bat egin dugu inkomunikazioa islatzeko; bonbardaketa honekin kaos moduko bat nahi genuen sortu, eta beraz inkomunikazioa kaosaren ideiarekin lotuz.
Bideo guztia musikarekin lagundu dugu. Lehen zatian Inkomunikazioa deituriko abestia jarri arren, ondo komunikatzen duen abestia denez egokia iruditu zaigu, eta bigarren zatian ulertezina den Baga Biga Higaren zatia jarri dugu, inkomunikazioa islatzen laguntzeko.
Hona hemen gure bideoa:
EGILEAK:
- Garazi Urrutikoetxea
- Gorka Valcarlos
- Maria Velez
- Maite Viñe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina