Kartografia bat hasiera batean mapa geografikoak egiteko teknika edo zientzia bat da, baina hala ere guk beste ikuspuntu bat eman diogu, eta irudiak, marrazkiak, letrak, etab. erabiliz zer edo zer espresatu nahi izan dugu.
Hasiera batean irakasleak kartografia bat zer den esan digu, eta honen adibide anitzak erakutsi dizkigu, baita berak egindako bat ere. ZER den, NOLA egiten den eta ZERTARAKO egiten den aurkeztu digu, eta segidan guk bat egin behar genula esan digu, eta horretarako galdera ireki bat utzi digu:
NOLA IKASTEN DUZU?
Orduan guk galdera hau erantzun behar dugu geure kartografia eginez. Beraz, hasteko, nik nola ikasten dudan inguruan gogoeta sakona egin dut.
Lehendabizi etorri zaidana burura (eta uste dut gende askori pasako zitzaiola) eskola, unibertsitatea, liburutegia, etab. izan dira; baina, piskat gehiago pentsatuz instituzio horietan soilik hezkuntzarekin zerikusia duten gauzak ikasten ditugula batik bat. Egia esan hezkuntza arloan nere kasuan asko asko ikasten dut nere klasekideetaz, beraien iritziak, aholkuak, ikuspuntuak, etab. Baina bizitzaren beste aspektu batzuetan dauden gauzak nola ikasten ditugun pentsatzera ekin diot ere.
Nere kasuan (gaur egun) badaude zenbait aspektu oso garrantzitsuak direnak:
- Familia
- Lagunak
- Musika
- Natura
- Kirola
- Bidaiak
Lehenik eta behin esan behar dut neretzako familiak garrantzi handia duela. Neretzako abiapuntu bat dira, eta jarraitzeko eredu bat. Nire gurasoengandik ia dena ikasi dut, orduan kartografia honetan sartzea oso garrantzitsua iruditu zait. Anai bat dut, azkenaldi honetan beti gaude elkarrekin, eta berarengadik ikasi dut inoiz amore ez ematen eta beti irrifar batekin egon behar naizela beste gauza askoren artean. Baita ere esan behar dut nire gurasoengatik sartu nintzela musikaren munduan.
Musika, niretzako artearen barnean garrantzitsua dena, ni asebetetzen nauena eta momentu txar eta onetan laguntzen nauena. Zer esan musikari buruz... Ni txikitatik hasi naiz tronpeta jotzen, eta instrumentu bat ikasteak (Donostiako Kontserbatorioan) gauza on asko (eta txar baten bat ere) dakartza. Hasteko nik tronpeta ikasiz ikasi detena diziplina, perseberantzia, inoiz amore ez ematea, talde lanean aritzea, erlajatzeko ahalmena eta hauek baina gauza askoz gehiago ere.
Lagunak ere oso garrantzitsuak izan dira nire bizitzan. Txiki txikitatik lagun berdinekin ibili izan naiz, eta nerabezaroan auzoko plazan egoten ginen egunero baloiarekin jolasean. Bertan eta aurrerantzean ere lagunekin ikasi dudana aipaezina da. Kirola, maitasuna, fideltasuna, liskarrak, ideologia, politika, filosofia, etab. honi buruzko eta askoz gehiagori buruzko gogoetak, momentuak eta tentsioak izan ditugu gure "kuadrilan", baina beti azken finean, hoberako da, guk gure artean ikasteko. Eta hoberena da, egoera hauek ez direla etengo, eta aurrerantzean geroz eta gehiago ikasiko dugula elkarrekin.
Egiten diren lagun berriak ere garrantzia handia dute. Azkenaldi honetan gende berri askorekin topo egiten dut, eta hauekin batez ere aniztasunaren garrantzia ikasi dut.
Beti izan naiz naturaren maitale. Txiki txikitatik bai aita bai amarekin mendira joaten ginen astebururo, eta oporretan kanpin batera joaten ginen Nafarrora, bertan naturarekin kontaktuan geundela uneoro. Urte asko eman genituen txangoak egiten mendietara, lakuetara, mendilerroetara, etab. eta urte hauen buruan ikasi dudana naturaz gozatzea eta hau errespetatzea da. Urte hauetan ere geografia asko ikasi dut, eta toki askotara nola iritxi, mendietara nola igo, zein ikur jarraitu, etab.
Naturarekin ere ikasi dut kirola oso garrantzitsua dela, edo gutsienez sasoiean egotea. Kirolari amorratua izan naiz eta kirol askotatik pasa izan naiz (Judo, Futbol, Atletismoa, etab.), eta honek, musikarekin batera, perseberantzia, pazientzia eta borondatea irakatsi didate. Gaur egun kirola neretzako ihesbide bat bezala ikusten dut. Neure burua aske ikusten dut entrenatzen nagoen bitartean, eta erlajazio puntu bat ematen dit entrenamendu bukaeretan.
Bidaien kontua denarekin dago lotuta: lagunekin, musikarekin, familiarekin... Lagunekin esaten dut lagunekin bidaiatzen dudalako askotan, lagun hauek musikari bidaiariak dira. Musika talde bat daukadanez eta atzerrian zein estatuan jotzen dugunez, guztiok (lagunak gara iada) asko bidaiatzen dugu juntu, eta gauza berri asko ikasi, lagun berri asko egin eta halakoak egiten ditugu. Familiarekin ere asko bidaiatzen dut, gutxi gorabehera urtean behin bidai bat egiten dugu atzerrira, horrela hango kultura ikasi eta disfrutatzeko.

Beraz, hau guztiari buruz gogoeta eginez pentsatu nuen era egokiena hau guztia adierazteko irudi bitartez zela, eta beraz, argazki sorta handi bat aukeratu eta kolax moduko bat egin dut, hona hemen emaitza:
Lehenengo irudian adibidez, beheko zatian natura eta kirolaren irudi batzuk ikusi ditzakegu. Ez da ahaztu behar aktibitate hauek ere lagun eta familiarekin egiten ditudala, beraz, kirol eta natura definitu ez ezik, laguntasuna eta familiartasuna ere definitzen dute.
Bigarren irudi honetan musikaren zenbait irudi (instrumentuak, kontzertuak, musikakideak, etab.) eta familiarteko irudiak ikus daitezke.
Jarraian ikusi dezakegu kartografia guztia goitik behera.
Talde kartografia eta ikasgelako kideen kartografia
Lehenengo irudian adibidez, beheko zatian natura eta kirolaren irudi batzuk ikusi ditzakegu. Ez da ahaztu behar aktibitate hauek ere lagun eta familiarekin egiten ditudala, beraz, kirol eta natura definitu ez ezik, laguntasuna eta familiartasuna ere definitzen dute.
Bigarren irudi honetan musikaren zenbait irudi (instrumentuak, kontzertuak, musikakideak, etab.) eta familiarteko irudiak ikus daitezke.
Talde kartografia eta ikasgelako kideen kartografia
Kartografiaren inguruan azkenengo lan bat egin dugu, klasera taldekide bakoitzak bere kartografia ekarri du eta taldearen kartografia izango zena aukeratu dugu. Gure taldeak (GM), Garaziren kartografia aukeratu du, politena eta landuena izateaz gain, modu oso interesgarrian adierazi duelako nola ikasten duen.
Talde bakoitzak kartografia bat aukeratu ostean, talde bakoitzeko kide bat klaseko beste talde guztietatik igaro behar zen bere kartografiaren esan nahia azaltzen. Taldeko besteok, gainontzeko kartografiak ikusi , azalpenak entzun eta haren inguruko ideia nagusiak apuntatu behar genituen. Bestalde, talde bakoitzean norbaitek bere kartografia azaldu ostean, entzuten ari zirenetako batek ideia nagusitzat hartzen genuen hitz edo esaldi bat arbel digitalean idatzi behar genuen. Modu honetan eskema moduko bat egin genuen ikasteko erabiltzen ditugun estrategia, modu eta pertsona ezberdinekin.
Gure taldera etorri zen lehenengo klase kidea Ane izan zen, eta bere kartografia asko gustatu zitzaigun puzzle moduko bat zelako. Bere ikuspuntutik, bere ikaskuntza prozesua puzzle bat da, pieza ezberdinek osatzen dutelako, eta hauek osatzen duten puzzleak bera den modukoa izatea eragiten duelako. Puzzleko atal guztiak beharrezkoaz ikusten ditu, zeren eta atalen bat faltako balitz ez zen bera den modukoa izango. Puzzlearen atal batzuetan familia eta lagunak ageri dira;hauek konpromisoa, laguntza,balore ezberdinen transmisioa … eskaintzen diotelako. Hauek oso garrantzitsuak dira bere ustez, ondorengo ataletan ageri den guztia ikasteko. Bestalde, bere ustez naturatik, mendira joatean, kalean … esperientzia berrien bidez gauza berriak ikasten ditu. Baita gaur egun teknologien bidez, interneten hainbat tutorial ikusiz edo musika entzutean letraren esan nahiarekin. Bere ikaskuntzan, oso garrantzitsua da besteekin elkarrekintzan egotea, hau da, taldean gauza ugari ikasi ditzake baina batzuetan bakarka ikastea ere behar izaten du. Azpimarratu duen beste pieza oso garrantzitsu bat bidaiak izan dira, beste kultura, hizkuntza … ikasten direlako bertan. Beste pieza batzuk zurian utzi ditu, oraingoz bere ikasketa prozesua hori delako, baina etorkizunean gauza gehiago ikasiko dituelako eta pieza horiek etorkizunean ikasiko duenaren errepresentazioa direlako.
Ondoren Carmenen kartografia ikusi genuen, berak digitalki egin zuen, burmuina kolore eta atal ezberdinetan banatuz. Burmuinaren kolore bakoitzak, bere ikaskuntzaren atal bat islatzen zuen. Atal batean praktika islatu du, azken batean hasieratik zerbait egiten jakin ez arren behin eta berriz saiatu ondoren ikasi eta lortu egiten duelako ( bizikletan ibiltzen). Beste atal batean inkontzientzia jarri du, askotan kaletik goazela ikusten ditugun gauza ezberdinak konturatu gabe barneratu eta imitatu egiten ditugu gauza berriak eta hainbat gauzen esan nahi ezberdinak ikasiz. Bidaien bidez edo gauza ezberdinak probatuz ere ikasten duela islatu du, azkenean leku ezberdinetako pentsamendu, kultura, hizkuntza … barneratzen dituelako modu honetan. Bestalde informazio iturri ezberdinetatik; liburuetatik, interneten bilatuz, beste pertsonei galdetuz, hau da, interesatzen zaizkigun gaien inguruan informazioa biltzean gauzak ikasten ditu. Harremanak ere bere ikaskuntzan oso garrantzitsuak ikusten ditu, beste pertsonengandik gauza ugari barnera daitezkeelako; lagunekin, familiarekin … esperientziak, baloreak … partekatzean adibidez. Orokorrean zentzumen ezberdinen bidez, gauzak ikusiz, entzunez, ukituz … Azken batean, bere ikaskuntzako atal guztien artean lotura bat egiten du ikasi ahal izateko eta bera den modukoa izateko.
Geroago Andrea etorri zen bere kartografia azaltzera, puxikaz eta argazkiz osatuta zegoena. Berak islatu nahi izan du bere ikaskuntza prozesuan dauden atal ezberdinak beregandik irteten direla, hau da, hauek bere parte direla, berak duela bere ikaskuntzaren parte hartzea eta bere izaera osatzen dutela. Ikaskuntza prozesua zutabe ezberdinetan bereizi du, eta zutabe bakoitza puxika batek biltzen du. Lehenengo puxikak IKT-ak biltzen ditu, bertan informazioa bilatu, banatu, eraldatu … egin dezakeelako, bestalde lagunekin harremanetan jartzeko balio diotelako, hau da, gauza ezberdinak bilatu eta konpartitu ahal izateko. Beste puxika batean, familiaren (ohana) zutabea jarri du bere ikaskuntzarako oso garrantzitsua delako, azken batean jaio denetik familiak balore, ohitura … transmisioaren bitartez bere ikaskuntza bideari hasiera ematen dioelako eta ondoren berak bidea aurrera bakarrik jarraitzen duelako. Beste zutabe batean kirola islatu du, zehazki saskibaloia , orain egin ez arren lehen oso garrantzitsua izan da bere bizitzan eta bertan akatsetatik, diziplinaren bidez … gauza ugari ikasi ditu. Bestalde unibertsitatea jarri du, interesagatik baitago unibertsitatean etorkizunean lan postu bat eduki ahal izateko,eta bertan taldeka eta bakarka egiten diren lanetatik gauzak barneratzen ditu. Beste puxikan bidaiak jarri ditu, bertan leku berriak ezagutuz eta esperientzia berrien bitartez gauza ugari ikasten dituelako. Eta azkeneko zutabea lagunena izan da, hauek aukeratutako familia dira eta hauekin bizitako esperientzietatik, emandako aholkuetatik … gauza ugari ikas ditzakeelako.
Azkenik Amaiak azaldu digu bere kartografia, non berak norekin ikasten duen, non ikasten duen eta zer behar duen ikasteko islatu nahi izan du. Bere ustez ikaskuntza prozesuaren oinarria interesa izan behar da, azken batean interes gabe ikastea zaila delako. Interesa lortzen duenean , gauza horrekiko konpromisoa hartzen du, modu honetan bere ikaskuntza aurrera eramateko. Ondorioz, berak lau leku nagusitan ikasten duela azaldu zuen; zelaian, unibertsitatean, aitona-amonen etxean, eta bere etxean. Berak leku horietako bakoitzean, bere ikaskuntza prozesuan lagungarri diren pertsona ezberdinak atera ditu. Alde batetik zelaitik kirol taldea atera du, hauekin pasatzen duen denboran eta egiten dituen bidaia ezberdinetan gauza ugari ikasi ditzakeelako, taldekide bakoitza ezberdina delako eta gauza desberdin bat ematen diolako. Gero etxean; aitona amonak,bere familiako garrantzitsuenak direlako, beraiekin denbora ugari pasatzen duelako eta ezagutza ugari transmititzen diotelako. Eta ondoren, mapa moduko bat jarri du; bertan alde batetik Donostia markatu du, bere bizilekua delako eta bestetik Huelva, bertan pasatzen baititu udarako oporrak, eta bertako lagunekin igarotzen duen denbora oso bizia denez gauza ugari ikasten dituelako.
Nire taldekideen kartografiak:
Hemen nire taldekideek landutako kartografiak eta hauen azalpenak:
- Garazi Urrutikoetxea: http://garaurru.blogspot.com.es/2016/09/nire-kartografia.html
- Maria Velez: http://iktito.blogspot.com.es/p/goazen.html
- Maite Viñe: http://nireeikt.blogspot.com.es/p/nor-naiz-ni.html

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina